Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Anisakisa [Bertsoa] / Ibai Esoain

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Esoain, Ibai

Descripción

Título
Anisakisa
Dokumentuan jasotako izenburua
Anisakisa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Apurtu dira sokak, sareak… Zer josten ditu “sanidadeak”?
Melodia
Itsaso hori dago zatarra
Nombre de la estrofa
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2416
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2014-05-25

Anisakisa [Bertsoa] / Ibai Esoain

Nombre de la estrofa:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-25 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apurtu dira sokak, sareak…
Zer josten ditu “sanidadeak”?
Korronteen ta haizeen kontra
Kantauriko baporeak (bis).
Aingurak eta areak
asteotako mareak
lehertu ditu ur bareak.
Haserre daude bata txuriak
ta katiuska berdeak
txitxare batek mugitzen ditu
sabeleko txitxareak.


Zer irabazi ta zer galtzen den
jokoan asko baitago hemen
ba al dakigu elikadura
zeinek elikatzen duen? (bis)
Zail da egia jakiten
gomendio, irudipen…
sartu, irten, sartu, irten…
Ta arrazoia hortxe ari da
honi eman ta hari ken
saltsa honek zeini laguntzen dio
digestioa egiten?


Antxo freskoak egin du behera
arrantzaleen kostua bera.
Osasungintzak jo behar luke
arriskuez ohartzera (bis).
Galderak dakar galdera
ez naiz arriskatzen, zera
erantzunak ematera!
Hortik aurrera bakoitzak bere
ondorioak atera
sozidadeko afalostetan
plateretik platerera!