Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Anisakisa [Bertsoa] / Ibai Esoain

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Esoain, Ibai

Deskribapena

Izenburua
Anisakisa
Dokumentuan jasotako izenburua
Anisakisa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Apurtu dira sokak, sareak… Zer josten ditu “sanidadeak”?
Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2416
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2014-05-25

Anisakisa [Bertsoa] / Ibai Esoain

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-25 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apurtu dira sokak, sareak…
Zer josten ditu “sanidadeak”?
Korronteen ta haizeen kontra
Kantauriko baporeak (bis).
Aingurak eta areak
asteotako mareak
lehertu ditu ur bareak.
Haserre daude bata txuriak
ta katiuska berdeak
txitxare batek mugitzen ditu
sabeleko txitxareak.


Zer irabazi ta zer galtzen den
jokoan asko baitago hemen
ba al dakigu elikadura
zeinek elikatzen duen? (bis)
Zail da egia jakiten
gomendio, irudipen…
sartu, irten, sartu, irten…
Ta arrazoia hortxe ari da
honi eman ta hari ken
saltsa honek zeini laguntzen dio
digestioa egiten?


Antxo freskoak egin du behera
arrantzaleen kostua bera.
Osasungintzak jo behar luke
arriskuez ohartzera (bis).
Galderak dakar galdera
ez naiz arriskatzen, zera
erantzunak ematera!
Hortik aurrera bakoitzak bere
ondorioak atera
sozidadeko afalostetan
plateretik platerera!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra