Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Behar dugun hori [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Fuentes, Ander "Itturri"

Description

Titre
Behar dugun hori
Dokumentuan jasotako izenburua
Behar dugun hori
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pentsatu gabe ezpainek txistuz jotako kantu arraxa
Air
Nere gorputza dardarka daukat
Nom de la strophe
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
34
Numéro
612
Pages
8
Date de publication / empreinte
2014-04-17

Behar dugun hori [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"

Nom de la strophe:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-04-17 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatu gabe ezpainek txistuz
jotako kantu arraxa
amak kantatuz doinu bat dugu
haurra baretzen kapaza
eri dagoen batentzako da
galdutako esperantza
damu den hari laguntzen dio
kentzen barneko arantza
ligoteoan lotsatiaren
atrebitzeko urratsa
berdin goiz edo arratsa
bizi erritmoen dantza
soinu banda bat osatze hori
ongi entzutean datza
musikak sarri ematen digu
bizirauteko arnasa.

Izan daiteke reggae-a, popa
edota rock radikala
txaranga, tuna, orkestra edo
eliz bateko korala
berdin musika klasikoena
edota heavy metala
ahots ederrez egina edo
kantu bat instrumentala
piano, txistu, gitarra, tronboi,
trikitixa, atabala
sol sol do mi re si fa la
kopia zein originala
musikak duen aukera dugu
anitza eta zabala
beraz norberak gustatzen zaion
hura gozatu dezala