Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Behar dugun hori [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Fuentes, Ander "Itturri"

Deskribapena

Izenburua
Behar dugun hori
Dokumentuan jasotako izenburua
Behar dugun hori
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pentsatu gabe ezpainek txistuz jotako kantu arraxa
Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
34
Zenbakia
612
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-04-17

Behar dugun hori [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"

Neurria:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-04-17 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatu gabe ezpainek txistuz
jotako kantu arraxa
amak kantatuz doinu bat dugu
haurra baretzen kapaza
eri dagoen batentzako da
galdutako esperantza
damu den hari laguntzen dio
kentzen barneko arantza
ligoteoan lotsatiaren
atrebitzeko urratsa
berdin goiz edo arratsa
bizi erritmoen dantza
soinu banda bat osatze hori
ongi entzutean datza
musikak sarri ematen digu
bizirauteko arnasa.

Izan daiteke reggae-a, popa
edota rock radikala
txaranga, tuna, orkestra edo
eliz bateko korala
berdin musika klasikoena
edota heavy metala
ahots ederrez egina edo
kantu bat instrumentala
piano, txistu, gitarra, tronboi,
trikitixa, atabala
sol sol do mi re si fa la
kopia zein originala
musikak duen aukera dugu
anitza eta zabala
beraz norberak gustatzen zaion
hura gozatu dezala

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra