Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Behar dugun hori [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"
Behar dugun hori [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"
Nombre de la estrofa:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-04-17
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pentsatu gabe ezpainek txistuz
jotako kantu arraxa
amak kantatuz doinu bat dugu
haurra baretzen kapaza
eri dagoen batentzako da
galdutako esperantza
damu den hari laguntzen dio
kentzen barneko arantza
ligoteoan lotsatiaren
atrebitzeko urratsa
berdin goiz edo arratsa
bizi erritmoen dantza
soinu banda bat osatze hori
ongi entzutean datza
musikak sarri ematen digu
bizirauteko arnasa.
Izan daiteke reggae-a, popa
edota rock radikala
txaranga, tuna, orkestra edo
eliz bateko korala
berdin musika klasikoena
edota heavy metala
ahots ederrez egina edo
kantu bat instrumentala
piano, txistu, gitarra, tronboi,
trikitixa, atabala
sol sol do mi re si fa la
kopia zein originala
musikak duen aukera dugu
anitza eta zabala
beraz norberak gustatzen zaion
hura gozatu dezala