Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kontenedoreak [Bertsoa] / Unai Angulo

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Angulo, Unai

Description

Titre
Kontenedoreak
Dokumentuan jasotako izenburua
Kontenedoreak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Irudi hauxe bihurtu zaigu Arrunta eta ohikoa
Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Numéro
247
Pages
8
Date de publication / empreinte
2014-02-25

Kontenedoreak [Bertsoa] / Unai Angulo

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-02-25 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irudi hauxe bihurtu zaigu
Arrunta eta ohikoa
ezinbestean arakatzea
kontenedoretakoa
kartoi kutxa bat, hiru pijama
edo Brik-an plastikoa
kobrea eta txatarra bardin
askotan ez da nahikoa
normala balitz hartzen duguna
berez da dramatikoa

Tapa zabaldu eta kiratsa
dator barrutik kanpora
burua sartu eta eskua
luzatu behar hondora
nahiz (e)ta gutxi egon barruan
dagona hartzea hoba
zerbait salduta zerbait erosi
eramateko ahora
gure herrian gertatzen dela
beharko dugu gogora

Kontenedorez kontenedore
egun bat eta hurrena
ogibidean bihurtu leike
derrigorrez hasten dena
askotan bota egiten dela
besteek behar dutena
gizarte honen oreka eza
dugu lotsagarriena
erdia ondo bizi izateko
beste erdia kondena