Bertsos - View details   To know more about this section

Kontenedoreak [Bertsoa] / Unai Angulo

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Angulo, Unai

Description

Title
Kontenedoreak
Dokumentuan jasotako izenburua
Kontenedoreak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Irudi hauxe bihurtu zaigu Arrunta eta ohikoa
Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
247
Pages
8
Publication / printing date
2014-02-25

Kontenedoreak [Bertsoa] / Unai Angulo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-02-25 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irudi hauxe bihurtu zaigu
Arrunta eta ohikoa
ezinbestean arakatzea
kontenedoretakoa
kartoi kutxa bat, hiru pijama
edo Brik-an plastikoa
kobrea eta txatarra bardin
askotan ez da nahikoa
normala balitz hartzen duguna
berez da dramatikoa

Tapa zabaldu eta kiratsa
dator barrutik kanpora
burua sartu eta eskua
luzatu behar hondora
nahiz (e)ta gutxi egon barruan
dagona hartzea hoba
zerbait salduta zerbait erosi
eramateko ahora
gure herrian gertatzen dela
beharko dugu gogora

Kontenedorez kontenedore
egun bat eta hurrena
ogibidean bihurtu leike
derrigorrez hasten dena
askotan bota egiten dela
besteek behar dutena
gizarte honen oreka eza
dugu lotsagarriena
erdia ondo bizi izateko
beste erdia kondena