Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Représentación
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen herrian ibilki zirezte, Lehen Mundu Gerlako hilen monumentuaren parean gelditu zirezte.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sustrai :
Harrian lehen izenak dio
Monsieur Agnosbehere Gillen
bigarren da Irastorza bat
ez zena etxera jinen
hauek ikusiz jakin burua
zertan pentsatzen ari den
Frantziarentzat hil ziren baina
euskaldun petoak.

Amets :
Ni ere zure gisa berean
abizenen erakusten
bi Etxegarai, bi Etxeberri
hizkiak elgar igurzten
lau Etxamendi ta beste hainbat
tokirik ez dute uzten
frantses armada omen zen baina
frantsesik ez dut ikusten.

Sustrai :
Gure ahaideek, gure arbasoek
egin zutelako gerla
hartu fusilak, joan frentera
lana balitza bezela
nahiz ta gaur egun ospatu ohi den
garaipen haundi, itzela
okerrena da gerla harekin
konkistatu gintuztela.

Amets :
Arrazoin duzu plaka hortatik
begira aintzin gibela
"Mort pour la patrie" ere jartzen du
pentsa zazu ze krudela !
Engainatuta eraman eta
nahiz ta irabazi gerla
okerrena da ondorengoak
frantsesten hasi zirela.

Sustrai :
Lubakietan zernahi bihurtzen
denez otsoaren ago
batzuk ezindu itzuli ziren
bertzeak berriz zerraldo
azaroaren hamaika batez
frantsestu ginen zeharo
ta euskalduntzeko beharko ditugu
beste hamaika azaro.

Amets :
Pentsatu zenbat urte joan diren
memori okerrarekin
gu plaka hortan bertsu idazten
hasi gintezke gaur berdin
armistizio eguna nahiz den
azaroa ta San Martin,
udazken hauek joan eta gero
baietz udaberri bat jin.