Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Représentación
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Amildegia sentitu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.

Description

Air
Eguzkiak urtzen du han goian B
Nom de la strophe
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ostatu baten ezautu ginen
dena ginun haize alde.
Nik nahi al duzu? galdegin nion
ta ez zidan egin alde,
gero ezkondu ginen elizaz,
apaiz, eraztun, aldare,
bi seme-alaba izan ditugu
jada koskortuta daude.
Azkenaldian gara batera
gabiltzan bi bakardade
elkarrentzako ez amodio
ta ez sensibilidade
gaur lehen aldikotz amildegia
sentitu dut parez pare
nere buruai galdegitean:
Zer ote naiz bera gabe?

Garai onenak hegan zergatik
joaten dira iheska?
Zergatik gorde ohi ditut hitzak
zintzur ertzean trabeska?
Ez ote nuen betiko maite
behar bihotzeko neska?
Sexua fini zen momentuan
ez ote zen aski siesta?
Zergatik egin behar dut alde
lehertutakoan tenpesta?
Irensten segiz gero egingo
ote dut hemen gainezka?
Ez ote nabil burua galtzen
nere buruai galdezka?
Amildegia daukat aurrean
ta azpian sarerik ez da.

Ai, ze zaila den berriz piztea
behin hezetutako metxak!
Zer esanik gorpuztu ezkero
susmoak edo sospetxak
dibortziatuak nahiz marjinatzen
ditun jendeak ta prentsak
zer eginen dut behin honezkero
fini badira sorpresak
bere ondoan lo egiten dut
beste batekin ametsak,
ta bertigoa emanagatik
amildegi sakon beltzak
alde egitea erabaki dut
zintzotasuna legetzat
askoz hobea izanen baita
neretzat eta beretzat.