Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-10-07 Zalla Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zortzi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuen haurrak zuekin lo egiten jarraitzen du. Miren, Jonek esan dizu badela garaia ohitura hori alde batera uzteko.

Description

Air
Antton eta Maria I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Umetxoak joan nahi du
a ze metafora!
Nigatik atzeratu
dezagun aproba
gustora eukitzen dut
ondoan ta hoba
lehenengo alde egingo du
ohetik kanpora
eta ohartzerako
etxetik joango da. (bis)

J. Uria:
Gustora etortzen da
maiz gure artera
baina behar genuke
hemendik atera.
Horren goiz ez zazula
bidali kalera!
Nahiz ta gustora zauden
zeure arabera
kontua ez zara zu
baizik eta bera. (bis)

M. Amuriza:
Kontu hontan sartuta
maitea gaude gu
ta zuri eman arren
hainbeste ernegu
nik umea nahi nuke
gurekin mantendu
zeren joaten bada
gu nola epeldu?
Ja ez nuke jakingo
zuri nondik heldu. (bis)

J. Uria:
Lehen ibiltzen ginen
gozo ta amultsu
elkarri arinduaz
taupada ta pultsu
orain bota duzunak
ai, ze beldur kutsu!
Lehenik heldu eskua
joan pausuz pausu
lasai, ze berehala
oroituko duzu. (bis)

M. Amuriza:
Gustatu zait nola irten
zaren zu frontera
antza niretzat duzu
gogoa sobera.
Ados, asumitzen dut
gure egoera
haurra bere ohera
joatea hobe da
ta ohitu arte joango naiz
neu bere ohera. (bis)

J. Uria:
Hala izango zinake
beretzat pozoia
utzi dezagun hazten
gure etxeko joya
afaritan botako
diogu sermoia
nik neuk esango diot
bada ta sasoia
baina zuk emaidazu
gero arrazoia. (bis)