Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Pisu-kideak zarete. Nerea, Juliok biziki maite ditu margolanak. Egongela koadroz beteta daukazue, eta beste bat dakar eskuetan gaur.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal:
Juliok artearekin
zenbat konpromezu
gaur arte ez naiz izan
inoiz ere kexu.
Oin puntu beltz bat duen
berri bat daukezu
ez zaituztet ulertzen
ez kuadroak ez zu. (bis)

J. Soto:
Puntua da bukatu
ta zerbait hasteko
nere akuarela
ta nere boceto
entrenatzen ari naiz
batekoz besteko
egunen batean bat
zuri egiteko. (bis)

N. Ibarzabal:
Beraz retratoekin
zabiltza laguna
mugatu xamarra da
zure etorkizuna
nire irudiarekin
egingo duzuna
ze ertzetatik irteten
zait edertasuna. (bis)

J. Soto:
Eder zaude ikusten
zaitudan aldiro
batzutan poz-pozikan
eta positibo
beste batzutan triste
ez dagola giro
jarri behar ditut hiru
puntu suspentsibo. (bis)

N. Ibarzabal:
Ze ni inpresionista
naiz benetan hara
eta denborarekin
ohartuko zara.
Kuadro bat sartu duzu
ia nire gelara
benetan nahi duzuna
ni joatea da. (bis)

J. Soto:
Hemen nere kuadroez
ta begira aizu!
Itxurakerietan
ni nintzela maisu.
Gero ta kuadro gehio
pintatzen jo ta su
egiaz ohartzea
pixka’t kosta zaizu. (bis)