Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Auteurs
Lekue, Etxahun
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Zerbitzariak zarete. Kongresu baten ondoren, jende artean zabiltzate kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak.

Description

Air
Ezagutu zuenak
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue: Sukaldetik kanpora
bidaia arinak...
J. Maia: Nik atera nahi ditut
pintxoak gordinak!
E. Lekue: Adituak dira, bai,
baina ez dira finak!
J. Maia: Ja jartzen ari dira
more ta urdinak!

J. Maia: Azkar kentzen didate
neri kanapea!
E. Lekue: Mastikatzeko ez dabe
ez hartzen tartea!
J. Maia: Maionesaz betea
daukat hankapea!
E. Lekue: Hobe zabalik itxi
sukaldeko atea!

E. Lekue: Eta beraiek bila
sartu daitezala
J. Maia: baina horrela ez da
loditzen azala!
E. Lekue: Guzti honen sakea
ez dogu normala
J. Maia: hemen dagon giroa
ez da naturala!

J. Maia: Gainera dentistena
dugu kongresoa...
E. Lekue: Ba konpondu beharko
dabe aho osoa!
J. Maia: Haginetan daukate
kriston prozesoa
E. Lekue: antzera jaten dabez
gazi zein gozoa!

E. Lekue: Eta paretsu doa
eurentzat edana!
J. Maia: Edanaren tartean
falta da zer jana!
E. Lekue: Bakotxak hartzen baitau
botilatxo bana
J. Maia: botilarekin dute
kriston harremana!

J. Maia: Ez dute soilik jaten
hortzetako pasta...
E. Lekue: Gu zain eurek noiz esan
“Yasta, lagun, yasta!”
J. Maia: Hortz artean daukate
Idiazabal gazta
E. Lekue: beste pintxoek ere
a ze arrakasta!

E. Lekue: Ehun pertsona daude ta
inork dino ezetz
J. Maia: denek kanapeakin
egin nahirik amets
E. Lekue: ta gu estropozuka
gabiz hemen trakets
J. Maia: atera behar dizkiet
pare bat txibi beltz!

J. Maia: Jende honekin ezin
horrela jarraitu
E. Lekue: baten batek igual, geu,
Jon, jan behar gaitu!
J. Maia: Nik anestesiatuta
behar dut amaitu!
E. Lekue: Neu ere aspaldi naz
honekaz gogaitu!