Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza
Nom de la strophe:
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Umetan zein gaztaroan
zer suma ta zer gerta
lanean seriedadea
ta etxean oreka
lagun arteko liskarrik
balitz elkarrizketa
antiojuek ipinia
serio etiketa.
Clown ikastarora egin
gura nuen nik buelta
aspergarria izaten
aspertu nintzen eta! (bis)
Nahiz ta hasieran lotsa
neukan hara joateko
irri-terapi horrekin
gero askoz hobeto
beste hainbat seriorekin
jarririk bekoz beko
kasik barrez lehertu gara
orduan bai ederto
sudur gorri bat ipini
behar izan dut tarteko
sudur puntan jartzen zaidan
guztia egiteko. (bis)
Eta ni nintzelakoan
berez, neurez, goibela
sudurtxo bat ipinita
grazioso itzela
bizitza osoak buelta
emango du horrela
ze barru-barruan neukan
pailazoan papela.
Abisatu egingo diet
Igor badatorrela
etxean eta lanean
prepara daitezela! (bis)