Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-10-02 Donostia Berezia
Conducteur/trice
Zubia, Felix
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaztetan denok izaten ditugu ametsak. Batzuek hurbilagokoak beste batzuek urrunagokoak. Zer ikasi duzu denbora horretan? Berrogei urteren bueltan zaudela, amets horietatik zer erakutsi dizu bizitzak?

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Buruak mila neurona eta
bakoitzak amets bana du
gizarte honek gazte batentzat
mila gozo, mila amu
ta hainbat hesi saltatzekoak
hainbat arrisku ta mamu.
Ni bertsolari hala egin naiz
eta noski ez dut damu
baina ez nintzen akaso izango
hala amestu izan banu. (bis)


Gu bertsolari zaharragoek
hezi izandu gaituzte
ez dira Nobel, txapeldun dira
edota kide ilustre.
Ai bapateko hitz bilaketak
zenbat min ta buruhauste!
Baina bidean ikasten bada
ikasi pausoen truke
beti ikasteko prest egon eta
badakizunik ez uste. (bis)


Ze sorkuntza da bilaketa bat
amaierarik ez duna
beti hobetu ta beti findu
daiteke zure jarduna
ukazioa legetzat hartuz
hor dabil gure garuna
zeren helburu bat bazeneuka
han ortzemugan urruna
hura ukitzera heltzen bazara
bilakatzen da lurruna. (bis)