Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aniztasunaz jarduten degu
baina ai gorputz anitzak!
Kalean ezin lasai ibili
nik behintzat hala deritzat
ez dira soilik koxkak, aldapak
nahiz farolan argi printzak
arkitekturak mugatzen ditu
mugimenduak, ekintzak
bidean zehar agertuz gero
oztopoak ta baldintzak
zein den hiritar eta zein ez den
zehazten du hirigintzak. (bis)
Arkitektura ez baita soilik
zementua ta harria
izan daiteke eskailera bat
erdi-erdian jarria
oinezkoontzat, gu normalontzat
ez dena horren larria
gurpildun aulki batentzat izan
daiteke izugarria
izan umea, adinekoa
itsua nahiz elbarria
espazio orok beharko luke
denontzat irisgarria. (bis)
Gu iristeko eraiki dira
horrenbeste bidezidor
ta gu haietan ibiltzen gera
mundua bihurtuz zilbor
baina ertzeko gorputzei ere
gauza bera diegu zor
desoreka hain nabarmena da
ezin da egin entzungor
teoriatik praktiketara
hutsune bat daukagu hor
inklusioaz hitz egiten da
ta nork barneratzen du nor? (bis)