Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2021-01-16 Tolosa Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz.

Descripción

Melodia
Arratsalde on eta muxu bat
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aniztasunaz jarduten degu
baina ai gorputz anitzak!
Kalean ezin lasai ibili
nik behintzat hala deritzat
ez dira soilik koxkak, aldapak
nahiz farolan argi printzak
arkitekturak mugatzen ditu
mugimenduak, ekintzak
bidean zehar agertuz gero
oztopoak ta baldintzak
zein den hiritar eta zein ez den
zehazten du hirigintzak. (bis)

Arkitektura ez baita soilik
zementua ta harria
izan daiteke eskailera bat
erdi-erdian jarria
oinezkoontzat, gu normalontzat
ez dena horren larria
gurpildun aulki batentzat izan
daiteke izugarria
izan umea, adinekoa
itsua nahiz elbarria
espazio orok beharko luke
denontzat irisgarria. (bis)

Gu iristeko eraiki dira
horrenbeste bidezidor
ta gu haietan ibiltzen gera
mundua bihurtuz zilbor
baina ertzeko gorputzei ere
gauza bera diegu zor
desoreka hain nabarmena da
ezin da egin entzungor
teoriatik praktiketara
hutsune bat daukagu hor
inklusioaz hitz egiten da
ta nork barneratzen du nor? (bis)