Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (32. 2023. Iruñea)
Représentación
2023-02-09 Iruñea Jaialdia
Conducteur/trice
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Alkaiza, Saioa
Artetxe, Miren
Gaztelumendi, Beñat
Labaka Mayoz, Ane
Lekue, Etxahun
Soto, Julio
Exercice
Bosnaka gaia-emanda besteak bati
Sujet proposé
Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
Libertimendu kontuek dute
oso tradizio zaharra
Behenafarroan berriro ere
hartu duena indarra
ta badakizu Julio naizela
ni benetan hendaiarra
baina Hendaia ekialdekoa
ia baxenafartarra. (bis)

J. Soto
Egia esan neri berdin zait
zu zaren zein probintziko
libertimendu hoietan gabiltz
goizez eta eguerdiko
parrandazale eta ezpainik
ez duzu bela itxiko
eta beldur naiz bukaerara
ez zarela iritsiko. (bis)

B. Gaztelumendi
Iruinkokoan atera behar
zaionez puntuari punta
behar da nor ta behar da nora
behar da nola apunta
biok bikote ona ginake
Julio ezin da uka
arropa ere ekartzen dugu
nahi gabe konjuntatuta. (bis)

J. Soto
Igual jendeak pentsatuko zun
“Hara zekartek pijama”
ta arrazoi du galtzak igualak
bai dauzkagu guk, ai ama!
Bertso poteo bat ordea da
egitea erdi bana
bertsolari bat aurkitu behar dut
kontraste egiten didana. (bis)

A. Labaka
Udaberrian esna erabat
duenez neguko hartzak
neska bat behar dezu Julio
hala agintzen du konpartsak
bat behar dezu ezartzekotan
zu bertsolari bakartzat
lasai hautatu nik poltsikoan
guraize batzuk dakartzat. (bis)

J. Soto
Nahiz guraizeak zorroztuak ta
nahiz pelukadun jantzia
Gipuzkoa duzula jaioterri
duzu beti erantsia
xoxote fama daukazuela
ez nago hortaz ahantzia
kasu honetan probintzianak
badu bere garrantzia. (bis)

S. Alkaiza
Kartela ikusi ta Erika doa
ze dezepzio niretzako!
Bueno ordezko izan ninteke
ez diot eginen planto
Saioa Alkaiza aukera onena
naparra gaurko, biharko…
Mikrofonoari ez zenioke
altura jeitsi beharko. (bis)

J. Soto
Nahiz bentaja den Erikak ta nik
kantatzen dugu ordea
ta bertsotan badakizu zuk
dabilkigun umorea
zuri adarrak mozteko baina
sobre behar da adorea
guraizak Anek ditu baina nork
du destornilladorea? (bis)

E. Lekue
Iruinkokoa, izena behintzat
nahiko zelebrea deko
nik kokolotik nahikoa dekot
egia garbi esateko
ta ez dot pegarik behar danagaz
kokotekoka hasteko
eta prest nagio koko kilo bat
jan ta kantuan eiteko. (bis)

J. Soto
Juergista famik ez duzu Etxahun
urri zoaz tabernara
kontrastea ere harrapatzen dut
begiratuz galtzetara
erramientaik ere ez zendun
sartuko patriketara
etorri zaite zu zeu kantura
eta ekarri alaba. (bis)