Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Artetxe
Libertimendu kontuek dute
oso tradizio zaharra
Behenafarroan berriro ere
hartu duena indarra
ta badakizu Julio naizela
ni benetan hendaiarra
baina Hendaia ekialdekoa
ia baxenafartarra. (bis)
J. Soto
Egia esan neri berdin zait
zu zaren zein probintziko
libertimendu hoietan gabiltz
goizez eta eguerdiko
parrandazale eta ezpainik
ez duzu bela itxiko
eta beldur naiz bukaerara
ez zarela iritsiko. (bis)
B. Gaztelumendi
Iruinkokoan atera behar
zaionez puntuari punta
behar da nor ta behar da nora
behar da nola apunta
biok bikote ona ginake
Julio ezin da uka
arropa ere ekartzen dugu
nahi gabe konjuntatuta. (bis)
J. Soto
Igual jendeak pentsatuko zun
“Hara zekartek pijama”
ta arrazoi du galtzak igualak
bai dauzkagu guk, ai ama!
Bertso poteo bat ordea da
egitea erdi bana
bertsolari bat aurkitu behar dut
kontraste egiten didana. (bis)
A. Labaka
Udaberrian esna erabat
duenez neguko hartzak
neska bat behar dezu Julio
hala agintzen du konpartsak
bat behar dezu ezartzekotan
zu bertsolari bakartzat
lasai hautatu nik poltsikoan
guraize batzuk dakartzat. (bis)
J. Soto
Nahiz guraizeak zorroztuak ta
nahiz pelukadun jantzia
Gipuzkoa duzula jaioterri
duzu beti erantsia
xoxote fama daukazuela
ez nago hortaz ahantzia
kasu honetan probintzianak
badu bere garrantzia. (bis)
S. Alkaiza
Kartela ikusi ta Erika doa
ze dezepzio niretzako!
Bueno ordezko izan ninteke
ez diot eginen planto
Saioa Alkaiza aukera onena
naparra gaurko, biharko…
Mikrofonoari ez zenioke
altura jeitsi beharko. (bis)
J. Soto
Nahiz bentaja den Erikak ta nik
kantatzen dugu ordea
ta bertsotan badakizu zuk
dabilkigun umorea
zuri adarrak mozteko baina
sobre behar da adorea
guraizak Anek ditu baina nork
du destornilladorea? (bis)
E. Lekue
Iruinkokoa, izena behintzat
nahiko zelebrea deko
nik kokolotik nahikoa dekot
egia garbi esateko
ta ez dot pegarik behar danagaz
kokotekoka hasteko
eta prest nagio koko kilo bat
jan ta kantuan eiteko. (bis)
J. Soto
Juergista famik ez duzu Etxahun
urri zoaz tabernara
kontrastea ere harrapatzen dut
begiratuz galtzetara
erramientaik ere ez zendun
sartuko patriketara
etorri zaite zu zeu kantura
eta ekarri alaba. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra