Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
Bertsoa entzun |
2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Uztailak seia eta
beldurrezko ipuina
sortzen diegulako
batzuei higuina
agintari gorena
gurean eskuina
haiena da Pamplona
gurea Iruña.*
Baina gu ezabatu
nahi gintuzkenek ai!
Legeen bidez dute
makina bat dohai
bagara ta bagaude
baino ez gabiltz lasai
bizirautea ere
haiek ez dute nahi.
Gure gainean bota
nahi lukete lohia
Herriko ezabatzeko
zelako sasoia!
Dena debekaturik
jeitsita teloia
desagertu asmotan
festa herrikoia.
Cristina Ibarrolak
nolako herentzia!
Faxisten gure baitan
ze inpotentzia
nahiz ta udalak eman
digun sententzia
herriak egin behar
erresistentzia.
Kontzertuak gaur ezin
ezta kalejira
ezta bertso saioek
dakarten diztira
instituzioetatik
debekatuz tira
baina kaleak aldiz
guretzako dira.
*Bertsotik bertsora esku zartei tarterik utzi gabe kantatu ditu bost bertsoak.