Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-07-07 Lesaka Jaialdia
Conductor/a
Sanjurjo, Josu
Bertsolaris / Autores
Alkaiza, Saioa
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Iruñeko Herriko tabernak San Ferminetarako urtero prestatu ohi du egitarau bat. Aurten prestatua zuen egitaraua bertan behera utzi behar izan du. Izan ere, uztailaren 5ean jakinarazi zion Iruñeko Udalak Herriko Tabernari, ostatu parean oholtza antolatu eta bertan ekitaldirik gauzatuz gero, ekitaldi bakoitzarengatik 6.000 eta 60.000 arteko isuna ezarriko ziola. Iruindar bezala nola bizi duzu egoera?

Descripción

Melodia
Lo hadi ainguria
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uztailak seia eta
beldurrezko ipuina
sortzen diegulako
batzuei higuina
agintari gorena
gurean eskuina
haiena da Pamplona
gurea Iruña.*

Baina gu ezabatu
nahi gintuzkenek ai!
Legeen bidez dute
makina bat dohai
bagara ta bagaude
baino ez gabiltz lasai
bizirautea ere
haiek ez dute nahi.

Gure gainean bota
nahi lukete lohia
Herriko ezabatzeko
zelako sasoia!
Dena debekaturik
jeitsita teloia
desagertu asmotan
festa herrikoia.

Cristina Ibarrolak
nolako herentzia!
Faxisten gure baitan
ze inpotentzia
nahiz ta udalak eman
digun sententzia
herriak egin behar
erresistentzia.

Kontzertuak gaur ezin
ezta kalejira
ezta bertso saioek
dakarten diztira
instituzioetatik
debekatuz tira
baina kaleak aldiz
guretzako dira.

*Bertsotik bertsora esku zartei tarterik utzi gabe kantatu ditu bost bertsoak.