Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Galletebeitia, Xabat
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Xabat eta Onintza kuadrilla berekoak zarie. Xabat, Onintzak urtero loteria dezimo bi erosi izan dauz erdibana jokatzeko. Aurten, Onintza dezimoakaz etorri zanean, estatuari dirua emotea dala eta ez zendun dirurik jokatu gura izan. Tokatu egin da.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Parkatu, memoriak
dauzka zenbait orbain
dezimoekin etorri
zinen, ziren dohain
ezezkoa esanda
damutzea ordain
Estatu ikuspegia
etorri zait orain. (bis)

On. Enbeita
Bizitzak emoten dauz
sarritan aukerak
igual irabaziak
ta igual galerak
holan konpontzen dira
osteko aferak
nik txuleta jango dot
ta zuk zure berbak. (bis)

X. Galletebeitia
Berbak goxoak dira
diotsut egia
aspaldi jarri nuen
nik zugan begia
sentimentua da ez
soilik materia
zu beti izan zara
nire loteria. (bis)

On. Enbeita
Ta zer egin behar dot
egoera honetan?
Damua agertzen da
ai zure berbetan
loteria ederra
gordoa benetan
baina ez naz jausiko
zure eskuetan. (bis)

X. Galletebeitia
Nire eskuak beti
du dibertsioa
bertsioz aldatuta
hau distortsioa
pil-pilean daukagu
orain mozioa
ez `zazu zentsuratu
nire emozioa (bis)

On. Enbeita
Urtero ekarri dot
ahalik eta finen
ta zu zapaltzaileen
altaboz abilen
aurton hemen tokau da
eta ez Madrilen
gauza bat argi dago:
gafea zu zinen. (bis)