Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Illarregi, Joanes
Sanjurjo, Josu
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irakasleak zarete. Jakin berri duzue zuen ikastetxean suizidio saiakera bat egin dela.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Berez aldatu behar ditugu
bai gizarte bai jendarte
ia izoztu ere egin zait
nere odol ta aldarte
kasu honetaz ohartu gara
txibatazo bat bitarte
nora begira egondu gara
ia gertatu den arte?

J. Sanjurjo
Montessori ta gisakoekin
ohi zaigu paparra puzten
orain gertatu berritan jada
ez dit honek lotan uzten
horren zaurgarri sentitzen bainaiz
zure aurrean biluzten
ez dugu ikusi edo agian
ez dugu jakin ikusten.

J. Illarregi
Ez da normala institutoan
bizi gazte bat galtzea
matematikan nahasten ditugu
aurrea eta atzea
historia ta ingelesen ere
hamaika ordu pasea
baina agian falta dena da
“ze muz zaude?” galdetzea.

J. Sanjurjo
Matematika eta euskara
emateko ze komeri!
Klase eredu edo hizkuntza
mota berri ikuspegi
hezkuntza berri baten aldeko
gara eta hala bedi
baina batzutan oinarrizkoa
egiten zaigu gehiegi.

J. Illarregi
Berez eskolak izan behar luke
babesleku ta aterki
psikologoak ere badaude
lan eiten dute ederki
aurrerantzean egin beharko da
bai orain eta bai beti
profesionalen eskutan utzi
eta begiak ireki.

J. Sanjurjo
Pare parean tokatu zaigu
erreakzionatu arin
alden neurrian egiten dugu
guk baloretan eragin
gure guztia ematen dugu
kurtsoan zenbat ahalegin
elkartasunez lan egin ‘zagun
berriz gertatu ez dadin.