Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)

Information

Type de représentation
Txapelketa
Début date
2023-10-07
Date finale
2023-12-02
Extension
Nafarroa
Extension
Herrialde mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/nafarroako-bertsolari-txapelketa-2023
Voir 3205_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Description

Oinarriak
Iritsi da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 46.ena. Azkenekoa, 2021ekoa, ziurgabetasun erabatekoan egin genuen, pandemia baten erdian, bertso plaza moteldua zelarik, eta kultura arriskuan. Egun, zorionez, bertso plaza berreskuratzen doala esan dezakegu, eta kulturak, mehatxuak mehatxu, gizartearentzat duen balio ezinbestekoa erakutsi du. Bide horretan, ale berri bat gehitzera dator aurtengo txapelketa.

Bi hilabetez, gure irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide horren bitartez, euskarari eta euskarazko kulturari ekarpen mamitsua egingo dio bertsolaritzak, Nafarroako hainbat eskualde eta bazterretara hedatuz. Era berean, euskal kulturaz gozatzeko topaleku bat eskainiko du txapelketak, eta bertsolaritzaren eta orohar euskarazko kultur sorkuntzaren bueltan dabiltzan eragile eta norbanako guztientzako elkargune ere izango da. 24 bertsolari parte hartzaileekin batera, epaileek, gai-jartzailek, antolatzaileek eta hamarnaka laguntzailek eginen dute posible egitasmoa.

Nafarroako bertsolaritza une gozoan dela dator 46. Txapelketa. 2021eko edizioan, Anaitasunako finala inoizko jendetsuena izan zen. Eta azken Bertsolari Txapelketa Nagusian ere toki nabarmena izan du Nafarroak. Bai, zer esanik ez, Iruñeak jaso duelako final handia, baina baita ere nafar bertsolariek txapelketa osoan zehar edukitako paperagatik.

Baina hori guztia ez da bat-bateko lorea, urtean zehar egiten den lan isilaren fruitu baizik, eta bertsolaritza transmititzeko hezkuntzaren alorrean egindako lan eskergaren ondorio zuzena. Egitasmo horiek baliabideak eta bultzada beharko dute hemendik aurrera ere, fruituak ematen segi dezagun.

Baina orain, gozatu eta gozarazteko unea da. Iritsi da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa.

Estructure

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023) Aurrekanporaketak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023) Final-laurdenak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023) Finalaurrekoak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023) Finala
Représenations
2023-05-26 Larraun Txapelketa
2023-06-02 Etxauri Txapelketa
2023-09-16 Atarrabia Plaza librea
2023-10-07 Irurita Txapelketa
2023-10-14 Viana Txapelketa
2023-10-15 Uharte (Iruñerria) Txapelketa
2023-10-21 Leitza Txapelketa
2023-11-04 Altsasu Txapelketa
2023-11-11 Agoitz Txapelketa
2023-11-19 Lesaka Txapelketa
2023-11-24 Iruñea Prentsaurrekoa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Sailkapena

Julio Soto: 1048,5
Eneko Lazkoz: 1045,5
Xabat Illarregi: 635,5
Joanes Illarregi: 601
Saioa Alkaiza: 594
Josu Sanjurjo: 569,5
Saats Karasatorre: 556
Sarai Robles: 550,5
Championne
Soto, Julio
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher