Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Sarri ez da erraza
denbora hartzea
zaila egiten zaigu
maiz antolatzea
baina ikusiz gero
erloju atzea
hobe dun balioaz
ja konturatzea.
Puntua: Bilakatu al gara
presaren menpeko?
Bai, lana ta hamaika
ardura tarteko
ez dugu denborarik
lasai egoteko
ez dugu “maite zaitut”
ia esateko.
Puntua: Ezin berreskuratu
galdu den denbora
hori pentsatuz inor
ez dago gustora
ahaztu erlojua
begiratu gora
aurrerantza joatea
hobe izango da.