Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Alkaiza, Saioa
Illarregi, Joanes
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Joanes, gurasoa eta Saioa 12 urteko alaba. Joanes, bere urtebetetzerako mugikorra erosteko eskatu dizu Saioak.

Description

Air
Hamalau heriotzena I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Hamabi urterekin ta
berehalako
mugikorra eskatzen
zu hasi beharko
esku artean hartu
nahi zenuke bapo
zertan eskatzen duzu
mobil ta halako?
Nahi duzulako edo
denek dutelako. (bis)

S. Alkaiza
Bada inguratzeko
neure adiskidez
tik-tokez plataformaz
ta denbora librez
gozatzeko berriez
zein efemeridez
neure eskaerari
aita ez egin ihes
zuk erabiltzen duzu
ta nik zergatik ez? (bis)

J. Illarregi
Nahi zenuke pantaila
zeharo kiskali
sarean zehar bada
zenbait animali
hobe adin horretan
mobila itzali
ez tik-tok ta ez mezu
ezer ez bidali
erakutsi behar dizut
nola erabili. (bis)

S. Alkaiza
Aita ez zaitez trabatu
etxean diogu
smartfonari beha
makina bat ordu
nola erabili ta
ideia hori ondu
iraultza egin nahian
gabiltza gogor gu
zentsurak ez du eta
inoiz deus konpondu. (bis)

J. Illarregi
Nola aldatu diren
ohitura ta garai
ni albotik begira
urduri nago zai
pornografi talde bat
agertzen da nonahi
sartu ta irteteko
ez zara izango gai
tresna izan daiteke
arazo ere bai. (bis)

S. Alkaiza
Neska bat porno kontu
horitako bazter
ez da izaten sarri
irudien maizter
baina lagun nazazu
esaten dut laster
emaidazu mobil bat
eskuin eta ezker
ongi erabil dezadan
baina zuri esker. (bis)