Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Illarregi, Joanes
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Abeltzaina zara. Bizimodu lotua izan arren gustuko duzu zure lana. Gaur enpresa batean lan egiteko eskaintza on bat jaso duzu.

Description

Air
Maite gaituzten soro zelaiak
Nom de la strophe
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Nom de la strophe:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizeko seirak aldera esnatu
kafez ase egarria
ukullu aldera gerturatuta
paretan da uztarria
lan lotua da eta sortzen du
askotan itolarria
bizitza dena daramat hontan
luze ikaragarria
ez da hain txarra iritsi zaidan
diru eskaintza berria
baina lanera joaten banaiz
utzi etxe ta herria
zutikan nola mantenduko da
aitonaren baserria? (bis)

Nik lau pareta hauen artean
hartu izan dut abaro
eta lurrari lotzen natzaio
lanari baino lehenago
zortzi ordu egin ta etxera joan
hori berez ongi dago
baina ez dakit egingo zaidan
aspergarria zeharo
nahiz ta kartera lodi eduki
diru pila bat oparo
eskaintza heldu zaidan bezela
ezetz esatear nago
animaliek betetzen naute
diruak baino gehiago. (bis)

Beraz ez dut nahi lantegi baten
makina eta kamara
nere baserri honetan hobe
dute ni bakean laga
goizeko seitan ukullurantza
eta behien azpitara
norbaitentzako erabaki hau
antzua da behar bada
nik ohiturei eutsi nahi diet
orain artean gisara
lehen ginena mantentzen duen
bakarra baserria da
norbaitek egin behar du lan hau
herri izango bagara. (bis)