Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Alkaiza, Saioa
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Adinean gora zoaz. Konturatu zara zure bikotekideak geroz eta maizago ahazten dituela gauzak.

Description

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sukalde ospel honetan
hasten zaigu narratiba
ximurrak ta begi biak
malkoentzako zingira
gerturatzen ari gara
gertutik amildegira. (bis)
Ez zahartzea zen desira
ordea senarra behea
eta beherantz doa tira!
Begiradan galdua du
mina ezin dut deskriba
gaur “nor zara?” Galdetu dit
begietara begira (bis)
(mina ezin dut deskriba)

Alzheimerra hasi zaio
adinaren ñabarduran
non nago? Eta non zaude?
Burmuina dabil torturan
nik eskua ematen diot
maitasunaren liluran (bis)
ta esan “sinesten dut zugan”
ordea, nola erori
den aspaldi ahanzturan
indarra aterako dut
honetan ez egon dudan
oroitaraziko dizut
zenbat maitatzen zaitudan. (bis)
(horretan ez egon dudan)

Garai batean hain gizon
horren indartsu ta ze ar!
Baina ximeltzen joan da
etxeko geletan zehar
sendoa zena urtetan
nola gelditu den mehar (bis)
ze malko ta ze irripar!
Besterikan ezin egin
bizitzak mina bailekar
besarkatu egin dut estu
ez du besterikan behar
beste inor ez dugu ta
babestu dezagun elkar (bis)
(beste ezer ez du behar)