Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Lazkoz, Eneko
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Nerabea zara, gaur lehenengo aldiz irten zara parrandan. Ez duzu ongi pasatu.

Description

Air
Badaukat neska-lagun bat
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxetik pozik irten naiz
banuen itxaropena
ideia egina neukan
zer ote zen zetorrena
deskubritzeko mundu bat
dugu guk parrandarena
elkar harremantzeko ze
modu den mozkorrarena.
Beteta zegoen plaza
eta beteta taberna
nahi ta ezin, nahi ta ezin
hortxe pasa dut gau dena
lehendabizikoa ez da
izan espero nuena. (bis)

Botelloia egiteko
hartu izan dugu astia
transparente utzi arte
lau botilari azpia
eta ikusi behar zen
ondorengo argazkia
bakarren batek bota du
sabeleko nahaskia
txintxoena ni nenbilen
ta nolako angustia!
Kuadrilla zebilelarik
kalimotxotan bustia
lagun mozkorrak zaintzen nik
pasatu dut gau guztia. (bis)

Ni ere tragoen eske
euren gisan ari nintzen
baina beldurrak ez zidan
uzten barrura asko biltzen
haiek harrotzen joan dira
ta ni joan naiz umiltzen
ta orain etxera noa
nere tristuran amiltzen
gaua igaro ondoren
nere lagunak jarraitzen
pentsatu dut hurrengoan
ea ateratzen naizen!
Beti ez naiz hor egongo
lotsagabe hoiek zaintzen. (bis).