Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zure lantokian langile bat hil da lan istripuz aste honetan. Haren lanarekin segitzeko eskatu dizute.

Description

Air
Tabuak min direnean
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lan sistema dugu jabe
ta hala denez normala
da egunero-egunero
lortu beharra jornala
Etxarrin egiten dut lan
suertatu zelako hala
ta asteon egin diogu
hari azken diosala
lan istripu bat denean
halako gauza tamala
dakienean norberak
dolutxo bat daramala
nagusiak eskatu dit
makinan segi nezala
neroni ere makina
bat baldin banintz bezala.

Jakinik harlauza hontan
lankide bat joan zela
lanean segi dezagun
nagusiaren gibela
irudipena bai dauka
bete dezagun sakela
edozer ein litekela
bere menpeko garela
ezetz erantzun diot nik
erantzun behar zen bezela
lankide bihotz gabe bat
nitzakeelako bestela
irudipena bai daukat
pentsa ezazue gaur dela
lankideok eskuz esku
eingo diogun eskela.

Teilape honen azpian
zenbat botere ezkutu
aspaldi dabiltzanak gu
estutu eta estutu
orain bat gutxio gara
orain gara dena lutu
horregatik lankideok
segi behar dugu juntu
nagusia etorri da
nahi gintuzkeena egurtu
ezetz borobil batekin
halaxe dugu agurtu
ta gure buzo urdinak
nola beltz diren bihurtu
nagusia marmar baten
baina lantegia mutu.