Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Lazkoz, Eneko
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal herriko ereserki nazionala izendatzeko enkargua aukeratzeko enkargua jaso duzue. Kantutegia eskuan proposamenak egiten hasi zarete.

Description

Air
Dozena bat bertso berri A
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Gu bila ari garena
da ereserkiarena
ez pentsa gero lantegi
errexa denik hitzarena
izarra da Leterena
txoria Laboarena
bertso bat hobe, igual Maialen
Lujanbiorena. (bis)

E. Lazkoz
Jo! Julio ba argi da
zure esanen harira
ados nago ni ze Maialenek
badauka dizdira.
Beste kantok zaharrak dira
ta aspertua naiz tira!
Beti aurrera egin beharraz
atzera begira. (bis)

J. Soto
Mattin ta Xalbador biak
edota eper gorriak
edo Baldorba edo Bizkaia
gu hortan jarriak
igual hobe aberriak
Chill Mafiaren neurriak
Euskal Herriak behar lituzke
ideia berriak. (bis)

E. Lazkoz
Chill Mafiaren musika
izanagatik polita
ereserkiak ez du jarri nahi
jendea jauzika
jarri gaitezen gu ti-ta
bertso batzuk idatzita
egin dezagun geronek, Julio
besteena utzita. (bis)

J. Soto
Baina kalamidadea
nun da abildadea?
Ereserkia guk idazteko
da zure galdea
gu ze sortzaile parea
ezetz pasa galbahea
igual onena ereserki bat
letrarik gabea. (bis)

E. Lazkoz
Ez bateri, ez gitarra
trikitixaren indarra
behar du kantak, horrek
ematen baitio giharra
behar du letraren garra
ta euskeraz barra-barra
Espainiakoa da letrarikan
ez daukan bakarra. (bis)