Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Représentación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Masailak gorritu zaizkizu.

Description

Air
Tabuak min direnean
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik hamalau urte bete
nituen lehengo urtean
haragidun gorputz bat dut
kalteko edo suertean
haragiak haragia
eskatzen baitu trukean
gaurkoa ohikoa zela
diot nik nire ustean
komunean nengoela
goxo, intimitatean
krixketarikan ez dago
ordea gure atean
ta espero ez nuela
zer? Ta aita bat-batean!
Ta hortxe harrapatu nau
eskua hanka artean.

Duela bi astera arte
plazera zer zen ez nekin
baina geroztik honuntza
ni bihurtu naiz errekin
ez mutil eta ez neska
ez errege, ez erregin
gara ni ta neure baita
beste denak berdin-berdin
gaur teoriek diote
nerabea dela ekin
hitz egin behar duzue
zuen seme alabekin
ba igual gure etxean
arraroak dira en fin
zeren nerekin ez dute
inoiz sexuaz hitz egin.

Ni soilik naiz nerabe bat
ez bikario, ez gotzain
baina komun barru hontan
dantzatu ditut bi kanpai
bukatzear nengoela
juxtu momentu hortan, ai!
Aita zertako sartu da?
Ez naiz entenditzeko gai.
Prakak gora igo ditut
hor nago izerditan blai
atera naiz pasilura
noski bera ez dago zain
nik uste une hontatik
patxadaz ta lasai-lasai
badudala zer hausnartu
ta nire aitak ere bai.