Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa
Gai-emailea
Intxausti, Aissa
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue.

Description

Air
Bertsuak jarri dizkat
Nom de la strophe
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
“Jarri kartel handi bat”
Etxanobek hitza
baina ezin dugu onartu
holako baldintza
gure mikrofonoak
ja justu dabiltza. (bis)

J. Uria
Zuek zuen gaztetxe
ta zuen Herriko
PNVren slogan
eta logotipo
bertso munduari ez zaio
gaizki etorriko. (bis)

N. Ibarzabal
Baina kartel bat lartxu
dugu guretzako
dirua behar dugu
hartuta aintzako
igual logo txiki bat
kamisetarako. (bis)

J. Uria
Kamiseta nahi duzu
bertatik bertara
negoziaketa nola
gaur ondo atara
sandalietan bazatoz
negoziaketara? (bis)

N. Ibarzabal
Egia da gaur freska
samar natorrela
lehen Fredi eta Etxahun
oholtzan zeudela
esaten zen Ternuak
ordaintzen zuela. (bis)

J. Uria
Hoiek beti txandala
zuten paseatzen
baina ondo hasi nahi bada
gaur negoziatzen
Sebastian Lizaso
ekarri behar zen. (bis)

N. Ibarzabal
Sebastian aparte
utzi behar genuke
ze harek millonada
handi baten truke
Diputazioan maskota
aterako luke. (bis)

J. Uria
Hemen oso urruti
dauzkagu algarak
zu eta ni desados
gaudenak erabat
pentsatu zer esango
lukeen Iturriagak! (bis)

N. Ibarzabal
Iturriaga dijoa
maiz beltzetik gora
ta sartuko balitza
Diputaziora
lehertu egingo luke
armen detektora. (bis)

J. Uria
Haundiegia denez
ezetzen itzala
ezetz esan gerora
betiko bezala
zuloak txapelketak
tapatu ditzala. (bis)