Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
Nombre de la estrofa:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
“Jarri kartel handi bat”
Etxanobek hitza
baina ezin dugu onartu
holako baldintza
gure mikrofonoak
ja justu dabiltza. (bis)
J. Uria
Zuek zuen gaztetxe
ta zuen Herriko
PNVren slogan
eta logotipo
bertso munduari ez zaio
gaizki etorriko. (bis)
N. Ibarzabal
Baina kartel bat lartxu
dugu guretzako
dirua behar dugu
hartuta aintzako
igual logo txiki bat
kamisetarako. (bis)
J. Uria
Kamiseta nahi duzu
bertatik bertara
negoziaketa nola
gaur ondo atara
sandalietan bazatoz
negoziaketara? (bis)
N. Ibarzabal
Egia da gaur freska
samar natorrela
lehen Fredi eta Etxahun
oholtzan zeudela
esaten zen Ternuak
ordaintzen zuela. (bis)
J. Uria
Hoiek beti txandala
zuten paseatzen
baina ondo hasi nahi bada
gaur negoziatzen
Sebastian Lizaso
ekarri behar zen. (bis)
N. Ibarzabal
Sebastian aparte
utzi behar genuke
ze harek millonada
handi baten truke
Diputazioan maskota
aterako luke. (bis)
J. Uria
Hemen oso urruti
dauzkagu algarak
zu eta ni desados
gaudenak erabat
pentsatu zer esango
lukeen Iturriagak! (bis)
N. Ibarzabal
Iturriaga dijoa
maiz beltzetik gora
ta sartuko balitza
Diputaziora
lehertu egingo luke
armen detektora. (bis)
J. Uria
Haundiegia denez
ezetzen itzala
ezetz esan gerora
betiko bezala
zuloak txapelketak
tapatu ditzala. (bis)