Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-05-11 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Irantzu Idoate Funosas

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Hernandorena Saria (15. 2024)
Représentación
2024-05-11 Senpere Sariketa
Gai-emailea
Alzugarai, Xalbat
Bertsolaris / Auteurs
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Idoate Funosas, Irantzu
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Biziaren ondotik beste bizi bat badela sinisten dute biek, eta bakoitzaren izpiritua gizakia ez den beste gorputz batean berpizten dela. Beraz, nor izanen lirateke beste bizi batean?

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-05-11 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Irantzu Idoate Funosas

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Aiestaran
Zorri bat izan nahi dut nik, gaur ez bezela
ta azkurea eman asko ahal dela
espekulatzaile ta burgesek horrela
seko nazkatu arte senti nazatela. (bis)

I. Idoate
Zorri gisa zintaizke produktuz erreta
hola nekez mantendu liteke oreka
hobe landare izan ondoren zer gerta
laster animalerik ez da izanen ta. (bis)

M. Aiestaran
Nik nere odol pittin ta bi edo lau zango
kezka bat dut ez dizut gezurrik esango
landarera egiten baduzu zuk txango
jo orduan ez al gara lagunak izango? (bis)

I. Idoate
Ba ukan genezake nunbait harremanik
baina duda sortu zait guzia erranik
izaki bizidun bat, hara ez dakit nik
nahiko bizi gabeak bagira jadanik. (bis)

M. Aiestaran
Bizitzen saiatzen naiz ni hanka ta buru
diozunak burlaren tankera hartu du
hilondoa gozatu behar dugu seguru
lehenengo hil arte itxarongo dugu. (bis)

I. Idoate
Ta ordurarte Maddi ene zenbat negar!
Nahiz eta gero izan gu bi zorri mehar
zertarako luzatu zerrendetan zehar
ez al du Jaungoikoak erabaki behar? (bis)