Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I
X. Galletebeitia
Hamaika oroitzapen
abesti ta kanta
errealitateari
ekimenak falta
plaka bati jartzeko
teloia tiraka
ia berrogei urte
igaro dira ta!
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Urzo xuri polit bat*
M. Amuriza
Familiak eraman
plakaz eta lorez
bete dira hamaika
lekutxo kolorez
baina erakundeek
ardurak han gordez
biktimatzat nor hartzen
dute eta nor ez?
X. Galletebeitia
Ez zen aspaldi pasa
ia bart goizean
baina zer gertatzen da
hortara ohitzean?
Poliziaren esku
hotzetan lohitzean
plaka bat falta zaigu
kuartel bakoitzean.
M. Amuriza
Beraz joango bagina
geu kuarteletara
ta izen-abizendun
plaka bana atara
zeren agintarien
ahoetan jada
memoria eslogan
merke bat ez al da?
X. Galletebeitia
Ta esloganak bete
ditzake gidoiak
dena estal lezake
kasik hormigoiak
ta zer dio ireki
nahi dugun meloiak?
Batzuk plakak dauzkate
besteek galoiak.
M. Amuriza
Plakak eta galoiak
ipinizaleak
inoiz ez gara izan
hartzeko kaleak
baina ez dira amaitu
ez gure galdeak
ta non daude orduko
torturatzaileak?
X. Galletebeitia
Bulegoetan daude
hori dute ordain
zauri denak ez dira
bilakatu orbain
guardia zibil, polizi
nazional zein ertzain
inpunitatea dute
lehen eta orain.
M. Amuriza
Ta inpunitateari
erantzunen bat zor
zaionez gero jarri
behar gara geu hor
denborak dena osatzen
du esaten da jator
kasu hontan denbora
gure kontra dator.
X. Galletebeitia
Gainera gu denboran
ez gaudenez geldi
lehen esan ez zena
orain esan bedi
orainak gero bat du
aurrean ageri
atzera begiratuz
gogoratzen segi.
M. Amuriza
Gogoratzen jarraitzen
da bertsolaritzan
herrigintzan, kulturan
nola hor gabiltzan
gatazkak pluralean
badoaz behar gisan
bakeak ere ezin du
bat bakarra izan.
*Bi doinuak txandatuz kantatu dute.
