Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, June Aiestaran, Unax Aizpurua Ibargarai, Aroa Arrizubieta

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gaztetxeak Bertsotan (1. 2025)
Représentación
2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa
Gai-emailea
Astiz, Beñat
Martinez, Irati
Bertsolaris / Auteurs
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Aiestaran, June
Aizpurua Ibargarai, Unax
Arrizubieta, Aroa
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iparragirre abila dela doinuan arituko zarete. Unaxek eta Maddik puntu luzeak kantatuko dituzue. Zuek, makro kontzertuak antolatu dituzten abeslariak zarete: Unax, Pello Reparaz, Zetak taldekoa; eta Maddi, Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria. Euskal kulturak denbora luzean izan ez dituen ekitaldi ikaragarriak izan dira, eta hori zabaldu nahi duzue. Puntu motzetan, aldiz, Aroak eta Junek, gauzak pentsatzen eta gertatzen diren bezala esango dituzte.

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, June Aiestaran, Unax Aizpurua Ibargarai, Aroa Arrizubieta

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Aiestaran
En Tol Sarmiento talde xume bat
bere horretan horixe da
ta herriz herri oso gutxika
egin gendun behin aurrera.
J. Aiestaran
Aix! Aukera berriak
eta diruz gerriak.
M. Aiestaran
Plaza txikitik BECera
herri hau haundi egin nahi dugu
beti zuekin batera. (bis)

U. Aizpurua
Kontzertu eder honen prestatzen
zenbat poz ta zenbat neke!
Baina oraino gelditzen zaigu
gauza asko egiteke.
A. Arrizubieta
Ba abesten dut euskara
aberasteko bada
U. Aizpurua
ta atera zaigu merke
bertsolariek ere ez zuten
ta BEC horrenbeste bete. (bis)

M. Aiestaran
Bertsoarena paripea da
zer nahi dezu esatea!
Askoz hobe da herritar denen
bozeramaile izatea.
J. Aiestaran
Euskara bla, bla, bla, bla
kontua dirua da.
M. Aiestaran
luza dezagun katea
ai ene zeinen harro legokeen
gure abuela maitea! (bis)

U. Aizpurua
Kontzertu honetan ongi pasa dut
eta hartu dut plazera
dantzatu egin dut oholtza gainean
aurrera eta atzera.
A. Arrizubieta
Diru gehio daukat ño!
Lehen Vendettan baino.
U. Aizpurua
Nahiz bukatu dugun, zera
laster ukanen duzue lasai
talde honen itzulera. (bis)

M. Aiestaran
Behin xume-xume hasi ginen ta
gaur oraindik erdi pobre
gure parera etorri baita
nik ez dakit zenbat progre.
J. Aiestaran
Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez
ni gaztetxes ni letxes!
M. Aiestaran
gaur gara lehengoen doble
ze musikaren doinua baino
diruaren hotsa hobe. (bis)

U. Aizpurua
Kontzertu hortan zenbat musika
jendea ez zen soberan
nire ilobei kontatuko dut
nik baldin badut aukeran.
A. Arrizubieta
Kamiseta kenduta
neskak dauzkat adurka.
U. Aizpurua
Hortxe osabaren eran
BECen egina nun kontzertuan
hegan egin genun, hegan! (bis)