Bertsos - View details To know more about this section
2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, June Aiestaran, Unax Aizpurua Ibargarai, Aroa Arrizubieta
2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, June Aiestaran, Unax Aizpurua Ibargarai, Aroa Arrizubieta
Stanza name:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Aiestaran
En Tol Sarmiento talde xume bat
bere horretan horixe da
ta herriz herri oso gutxika
egin gendun behin aurrera.
J. Aiestaran
Aix! Aukera berriak
eta diruz gerriak.
M. Aiestaran
Plaza txikitik BECera
herri hau haundi egin nahi dugu
beti zuekin batera. (bis)
U. Aizpurua
Kontzertu eder honen prestatzen
zenbat poz ta zenbat neke!
Baina oraino gelditzen zaigu
gauza asko egiteke.
A. Arrizubieta
Ba abesten dut euskara
aberasteko bada
U. Aizpurua
ta atera zaigu merke
bertsolariek ere ez zuten
ta BEC horrenbeste bete. (bis)
M. Aiestaran
Bertsoarena paripea da
zer nahi dezu esatea!
Askoz hobe da herritar denen
bozeramaile izatea.
J. Aiestaran
Euskara bla, bla, bla, bla
kontua dirua da.
M. Aiestaran
luza dezagun katea
ai ene zeinen harro legokeen
gure abuela maitea! (bis)
U. Aizpurua
Kontzertu honetan ongi pasa dut
eta hartu dut plazera
dantzatu egin dut oholtza gainean
aurrera eta atzera.
A. Arrizubieta
Diru gehio daukat ño!
Lehen Vendettan baino.
U. Aizpurua
Nahiz bukatu dugun, zera
laster ukanen duzue lasai
talde honen itzulera. (bis)
M. Aiestaran
Behin xume-xume hasi ginen ta
gaur oraindik erdi pobre
gure parera etorri baita
nik ez dakit zenbat progre.
J. Aiestaran
Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez
ni gaztetxes ni letxes!
M. Aiestaran
gaur gara lehengoen doble
ze musikaren doinua baino
diruaren hotsa hobe. (bis)
U. Aizpurua
Kontzertu hortan zenbat musika
jendea ez zen soberan
nire ilobei kontatuko dut
nik baldin badut aukeran.
A. Arrizubieta
Kamiseta kenduta
neskak dauzkat adurka.
U. Aizpurua
Hortxe osabaren eran
BECen egina nun kontzertuan
hegan egin genun, hegan! (bis)
