Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-09-16 Muxika Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik. Balentin Enbeitaren figurari kantatzeko aukera emango dizut.

Description

Nom de la strophe
Neurri berezikoak

Edukiari buruz

Personnes
Enbeita, Balendin

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Atxeli mendiaren
magal erosoan
Jeuriko baserrian
Usparits auzoan
Urretxindorren kabi
kantari gozoan
esperantza biztu zan
jaio zan haurtxoan;
ta Beniten soan
kulunka altzoan
sartu zan bertsoan
Keparen pausoan
haundi izango zana
Euskadi osoan. (bis)

Etorkizuna zinan
gaur joana jada;
konturatu orduko
mende bat pasa da.
Gerra, kartzela zigor
zelako pasada!
Baina erantzun zendun
heroien gisara:
herria, euskara
kantari plazara
zenduzan atara;
gaur zorretan gara;
abertzale guztien
eredua zara. (bis)

Gogoratzen naz aite
zure hiletetan
jendea gainez barru
zein iguruetan;
alderdi danetarik
zeure omenetan;
zure batasun nahia
ete zan ernetan?
Gaur barriro bertan
danak zeure bueltan
kantetan, berbetan...
Ez dakit benetan
hil ala biztu zinan
egun latz haretan. (bis)

Ariatza benetan
maitea zenduan
zeu be ariatzarrak
zaitue goguan;
zure bertso papera
jaien inguruan
beti lez bezperatan
abestu genduan;
zaragi onduan
elkarte senduan
zaharren ekanduan
zeure aginduan
hurrengoak be euki
daien akorduan:
Ariatza langorik
ez dago munduan. (bis)