Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-10-17 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni "Txunta-txunta" izango da, eta Jon, berriz, "Gora ta Gora". Ea zeinek lortzen duen jendea zutik eta behar den bezalako errespetoan jartzea.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Nere sortzaile Zegamakoa,
beraz Telleria maisu.
Militar askok entzun naute ni
firmes jarrita jo ta su!
"Gora ta Gora" nere aldean
ditxo kaxkarra da aizu;
aginpidea azkenaldian
oso murritza daukazu,
"Gora ta Gora" izanagatik
behera ta behera zoaz zu. (bis)

J.Sarasua:
Lehendabizi zu sortu zinan ta
atzetik sortu ninduzun;
egia da bai Espainia aldean
badezu nahiko osasun,
zu entzun eta batzuek zutik
gorrotoz nola dituzun;
ai "Txunda-Txunda" ai "Txunda-Txunda",
ze suerte latza daukazun!
Nik berriz inoiz ezin det sortu
ez gorroto ez maitasun. (bis)

Egaña:
"Gora ta Gora" orduan zure
indarrik ezin mamitu,
nahiz zenbaitzuren txapel gorriak
emozioz legamitu.
Zuk botatako arrazoi hori
ez zait ongi iruditu,
gorroto edo maitasunikan
deus ere ezin aurkitu,
baldin himnoa jatorra bada,
ileak laztu behar ditu. (bis)

J.Sarasua:
Ni entzun eta ileak laztu,
hori zen nire desira,
baina inundik ezin det lortu
"Txunda-Txunda"ren dizdira.
Ileak puntan ipintze hori
inposiblea zait tira,
gehientsuetan isurtzen bainaiz
batzokitako erdira,
ta barka baina batzokietan
gehienak kalboak dira. (bis)

Egaña:
Nire akatsa letra-falta zen,
jakingo dezu jadanik;
konpontzen nuen militar hitza
"Viva España" izanik;
Euskal Herrian berdintzen zuten
"Franco cochino" esanik.
Hori dala-ta harrotasun bat
badaukat barrenean nik,
munduan ez da beste himnorik
nik hainbat letra duanik. (bis)

J.Sarasua:
Eta nik berriz letra tamainan,
baina arrakasta ilun,
Mikel Laboak kantatuta're
ezin inor jarri bigun.
Nolanahi ere gure jefeak
nola diren erdi lagun,
orain arteko bide horretan
ez nezake luza jardun,
mestizajea modan dago-ta
fusioa egin dezagun. (bis)