Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Egunero bezala, ipuina kontatu eta lotaratu duzu zure haurra. Telebistaren aurrean eseri eta hauxe entzun duzu: hiru orduz egon zen guraso bat bere haurra saldu nahirik azokan. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Umeai halako baten
makurtu zaio lepoa,
aurpegi ederra dauka
lasaia eta bapoa.
Benetan ipuin luzea
atera zaigu gaurkoa,
baina pozik egiten det
eguneroko jokoa.
Telebista piztu det ta
honekin ez da nahikoa,
albiste hori entzun dut
ta erori zait malkoa,
baina ezin dut sinistu
oraintxe entzundakoa,
hori bai dela ipuin bat,
baina lo ez egitekoa!

Albisteetatik datoz
izugarrizko bildumak,
ze gauza jasotzen ditun
kazetariaren lumak!
Ia ez ditut sinisten
telebistatik entzunak,
azokan umeak saltzen,
hoiek bai kontu ilunak!
Horrelakoen aurrean
sobran daude erantzunak,
hainbeste guraso dira
gaiztoak bezain lizunak;
ez zaizkigu ahaztu behar
era hontako jardunak,
helduen miserietan
haurrak ez dira errudunak.

Horrelakoetan gaizki
sentitu ohi da norbera,
hori nola ez den inoiz
inor tratatzeko era.
Ume txikiak ze erru
izan dezake gainera?
Guraso hori izana
txikitxoaren kaltera.
Zoramenean dijoa
mundu txar honen karrera,
ume bat saldu nahirikan
bete nahi zuen kartera.
Sofatik jaiki naiz eta
egongelatik atera;
banoa nere umeai
musutxo bat ematera.