Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Jauregi:
Gorrotoaren suak
hartu du indarra,
Lujanbio:
barruan dabilkigu
sua eta garra;
zorroztu begirada
eta atzaparra,
baina noizbait daukagu
hitz egin beharra.
S. Jauregi:
Gerra urrunean ta
gerra hurbilean,
Lujanbio:
ta begirada sarri
kanpora bidean.
Afganistanen dabiltz
beldurrak aidean,
baina zer konpondua
badugu geurean.
S. Jauregi:
Pertsona pertsonaren
etsai handiena,
Lujanbio:
horretxek ematen du
mina eta pena,
baina Belodromoa
gaur da nabarmena,
pertsonak lagun eta
herri bat garena.
S. Jauregi:
Laguna ez den hura
etsaia ote da?
Lujanbio:
Askok pentsatzen duna
gutxi gorabehera;
gorrotoaren harra
da gure kaltera,
hitz eginez bakarrik
egin leike aurrera.