Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Puntua: Gorrotoaren suak / hartu du indarra
Puntua: Gerra urrunean ta / gerra hurbilean
Puntua: Pertsona pertsonaren / etsai handiena
Puntua: Laguna ez den hura / etsaia ote da?

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi:
Gorrotoaren suak
hartu du indarra,

Lujanbio:
barruan dabilkigu
sua eta garra;
zorroztu begirada
eta atzaparra,
baina noizbait daukagu
hitz egin beharra.

S. Jauregi:
Gerra urrunean ta
gerra hurbilean,

Lujanbio:
ta begirada sarri
kanpora bidean.
Afganistanen dabiltz
beldurrak aidean,
baina zer konpondua
badugu geurean.

S. Jauregi:
Pertsona pertsonaren
etsai handiena,

Lujanbio:
horretxek ematen du
mina eta pena,
baina Belodromoa
gaur da nabarmena,
pertsonak lagun eta
herri bat garena.

S. Jauregi:
Laguna ez den hura
etsaia ote da?

Lujanbio:
Askok pentsatzen duna
gutxi gorabehera;
gorrotoaren harra
da gure kaltera,
hitz eginez bakarrik
egin leike aurrera.