Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Lopategi, hirekin haserre zegoen lagun batengandik txanpain kaja bat jaso duk.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hasarre ginan eta
nik banuen kezka
baina erregalirik
ez nuen eska
kaja txanpanarekin
zatozkit galdezka
barruan dituala
botila erreska
jo nahi det orkesta
ezin jo protesta
ein dezagun festa
jarri zaite presta
adiskidetutzeko lagun
txarra ez da.

Txanpan botila kaja
adiskideen gai
orain egingo degu
guk gustora jai
bihotza jarri hai zait
zabal eta alai
etorkizuna hobetu
bidea da zelai
biok gera anai
jarri gaiten ernai
eta esan denai
gero eta orai
guk hasarrerik gehiago
ez dugula nahi.

Hasarretze kasuak
hainbeste gaur egun
baina bildu gerade
goxo ta legun
zeuk azaldu didazu
zer ein dezakegun
orain etorkizuna
ez daukagu ilun
lainorik ez, da inun
ene aiskide kuttun
behar dugu jardun
beti hola lagun
Gabon jaia elkarrekin
egin dezagun.