Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enbeita
Ez naiz erregaloak
egiteko zale
baina Gabona dugu
horren eragile
beti gu izan gera
alkar laguntzale
ez dakit askorikan
honek duen bale
baina dituzu nere
maitasun seinale.
Lazkano
Negua ere gainera
etorria da ta
kandelak bildutzeko
oso gauz aparta
bainan neuk ere nola
beti dedan maita
prenda bat berezia
nik diot aparta
lagun txulo honentzat
ongi da korbata.
Enbeita
Nahiz ta zuk orain esan
txuloa naizala
dakit lagun arteko
saludoa dala
jakin nahi nun guztia
berdintsua zala
ta erakutsi behar
nola edo hala
lehen bezela lagunak
oraindik ginala.
Lazkano
Hori erosten ez naiz
aste hontan hasi
ezkontzeko erosi nun
orratz eta guzi
berriz jantzitzerikan
nola ez don merezi
ni prenda txar hoiekin
bai nago itsusi
zu jantzi ezazu ta
nun nahi erakutsi.
Enbeita
Banan biziak gera
hala behar eta
baina alkar maitasuna
genuen gordeta
Gabon giroan gaude
bihotzak beteta
bardin da paineloa
berdin da Ieorbeta
gaztainak jan ditzagun
besuan erreta.
Lazkano
la ahaztuta negon
nik nere gorbatan
plantxatuta egonda
armario hartan,
orain laguna ikusi
det beraren faltan
eta begira gaurkoz
zer pentsatzen detan
bost buelta emango dizkik
lepo zimel hortan.