Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enbeita
Hainbat buelta baduzu
hemetik emana
ilea apainduten
badabilzulana
ezin sinetsiz zure
lagunak esana
badakizu lendikan
sorgin enintzana
ezin det nik edertu
ederra ez dana.
Larrañaga
Ederra ez nintzala
banekin lehenago
orain enteratuta
jarri naiz gehiago
ustez preparatuta
jarritzen naiz bapo
txikia ta kaxkarra
beti naizelako
eman izan didazu
desgustua pranko.
Enbeita
Beraz txikia zera
etxeko hondakin
figura onik ez ta
zentzunetik erkin
oraingo behar zendun
nere herri jakin
ederra haizen ikusten
zertarako ekin
gezurrak inoiz ez du
balio nerekin.
Larrañaga
Nere kezka didazu
zuk erabakia
garbi azaltzen baita
hemen aitzakia
luze ezin agertu
lehen bada txikia
gustua kunplitzeko
ez haiz egokia
laister ein beharko diat
puskau ta bakia.
Enbeita
Alperrik da zurekin
hizketan egona
egia esan eta
ez duk atze ona
nahi al dezu jakin nun
dezun zoriona
eta zein dan egizko
tajuzko gizona?
berak daukanarekin
konforme dagona.
Larrañaga
Bat konporme nolatan
ez dago sekula
badakizu txikiak
haundia nahi dula,
nere desiuak-e
beti dira hola
baina pentsa txikiak
arrazoi badula
gehio ez diak eingo
lehen hainbeste burla.