Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Jose Luis Gorrotxategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Altuna
Andra maitia apalki zaitut
ikusten nere onduan
ezkondu giñan ta soineko bat
polita gendun orduan,
ordutik honuntz berrogoi eta
hamar ein zaizkigu juan
pena ez al da gu ez gaudela
gaur ordun giñan moduan.
Gorrotxategi
Nere bihotza saltoka doa
ezkontza egun hartara
aldare batera joan giñan
ta badakigu zertara,
seme alaben onduan gero
zoriontsu izan gara
pentsatze hutsak pozan malkoak
dakazkit begietara-
Altuna
Arrasto ona egun batian
sartu gure barrenera
seme alabak ai zer fruta on
egin zitzaigun atera,
bainan luzaro ikusitzen det
guk ezin jarrai aurrera
ni zihur nago zeruan ere
berdin maitatuko gera.
Gorrotxategi
Berrogeietamar urte joan dira
gogoan det egun hua
arrezkerotik mila erata
pasatu degu mundua,
gaur ematen degun besarkada
ez degu aurrenengua
trajeak ta guk zahartu gera
ta maitasuna lengua.
Altuna
Maitasun hori izan ez bazan
izango zan hamaika gaitz
zalantzik gabe gu biok hemen
ordea maitatuz gabiltz,
urte txarretan ta urte onetan
adoretsu hainbeste hitz
berriz zurekin ezkon ninteke
berriz jaio izango banintz.
Gorrotxategi
Hara senarra nere bihotza
pozez ezin kabituaz
hamaika bider jardun det gure
haurtxo hoiek garbituaz,
pena baño hemen urteak
egara igesik duaz
zartzaroa pasa zagun gure
haurren laztanak hartuaz.
Altuna
Ezin da ukau gure urteak
ari diredela mozten
zahardadeak hartu gaitu ta
ezinak dira zorrozten,
zure onduan lehen bezelaxe
ordia berdin naiz pozten
orain badakit andra onikan
diruz ez dala erosten.
Gorrotxategi
Ezkon berritan urte batzuek
hain egoera tristian
haurrak negarrez eta ogirik
ia ezin iristian;
baino orain zoriontsu gera
behintzat gaur gauden bestian
gero ere izan gaitezen biok
betikotasun guztian.