Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xenpelarrek-e halaxe zion
ta sortzen duan dardarra
bazter guzitan entzuten degu
noiz naitan albiste txarra,
nolatan maiteko du gizonak
gaur egun gerra zakarra
gerra gabe ere badago hemen
orain nahikoa negarra.
Semeak falta ta gurasoak
denak tristuraz beterik
han zeiñek daki ba ote duten
berriz elkar ikusterik,
ez bedi gure artera heldu
holako gauza tristerik
baiña gizona gizon dan arte
ez da faltako gerrarik.
Ni pakearen zale naiz beti
berriz aitortzera noa
baino beldur naiz ia etortzen
dan zerbait okerragoa,
gure munduan azken tristea
ez bai degu oraingoa
goseak eta gorrotoa dan
gerrazko ondorioa.