Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Telleria, Peñagarikanoren emazteak zera esaten dik, bera ez dela ausartzen eta honi jakinarazteko minbizia daukala. Launa bertso zortziko nagusian.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Zure emaztean abiso bat da
eta laguna adizu
konzientziai emango dio
zenbait kalte eta pisu,
orain artean lagun jatorrak
izan gerade ni ta zu
pena zan hau esan beharra bai
baña minbizia daukazu.

Peñagarikano
Nere emazteak Telleriari
bota izango dio esku
ikusten danez nei esateko
hainbat koraje hark ez du;
ta txarrena da hildakoa hemen
ezin litekela piztu
nik minbizia dadukatenik
ere ezin det sinistu.

Telleria
Horrengatikan jarraitu naj det
nik gaur anai baten gisan
gogorra da hai baña erabaki
han ert 'artu behar zan,
berak esan zin ta gero ni ere
egondua naiz zalantzan
nunbait hark asko maite zaitu ta
horrengatik ez dizu esan.

Peñagarikano
Gaur goizean neri Telleriak
lentxo egin dit bisita
penaren penaz bere begiak
zeduzkan malkoz bustita,
hoeitabost urte indartsu eta
sasoiko era guzita
gaxo nagola zeñek esan ni
nere planta ikusita.

Telleria
Nik ondo dakit ni bezelaixe
zu ere zerala gaztea
ta nola esan nundikan hasi
pentsatzen pasa astea,
ta azkenikan etorri naiz ni
oraintxen zu ikustea
nik badakit hai orain negarrez
dagola zure emaztea.

Peñagarikano
Minbizi hitzak neri sortu dit
malkoa ta deardarra
jaiotzen danak mundu honetan
hain du bizitza zakarra,
ta emazteak bezelaxe nik
gogoz eiten det negarra
mundura haurrak ekarri gabe
betiko joan beharra.

Telleria
Gaitzerdi hala ere mundu hontan zuk
zi zenduan altxuma
nik ondo dakit gaixo egoteak
badu bere erresuma,
zure andrea beste kuartoan
nik negarrez bai det suma
nei esateko esan bai zidan
berak esan ezintzuna.

Peñagarikano
Emazteak ezin lezakela
aitortu dezu lenago
berehalaxe mundu honetan
nik egingo det akabo,
aitatxu nun da galdeuko dute
hemen bat baño gehiagok
esan bezaie gizajo hura
aspaldi zeruan dago.