Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lizaso
Egun batean eleizan ginan
betiko ustetan josi
ezkonduaren karrera hori
ez degu ondo ikasi,
maitetasuna nola joan dan
gure tartetik igasi
biok disputan bainan hobe da
apartaturikan bizi.
Enbeita
Maite ginala bata besteai
guk zinez genion esan
baina ez dira gauzak gertatu
pentsatzen genuen gisan
zoriontsuak biok batera
ezin bagerade izan
eskua emon ta maitasunez
biok aparta gaitezan.
Lizaso
Sinistu gero haundia dala
ezkontza baten itzala
bainan ohartu ginaden biok
alperrikan gebiltzala,
nahiz eta izan garai batean
maitetasun zerbitzala
betiko haserratu baino lehen
apartatu gaitezela.
Enbeita
Gizon ta andrak sentzun batean
izaten dira ezagun
ezin gindezke borrokan izan
gu biok gau eta egun
bide berria belu orduko
oraintxe hartu dezagun
ta aurrerantzean izan gaitezen
biok alkarreren lagun.
Lizaso
Zoriontsu izango ginala
bagendan itxaropena
bainan maitasunaren katea
nola daukagun etena,
apartatzea hobea dala
nik erabaki detena
gure umeak emate idate
guk ez bezelako pena.
Enbeita
Gu banatzea izan diteke
gure haurrentzat kaltea
baina zertako eraman behar
arrazoi bako katea
bizi berria zabal dezagun
itxaropenen atea
txarto egina zuzentzea da
zentzunduna izatea.
Lizaso
Akats batzuek atera dira
guk egin gendun planean
inolaz ezin bizi gindezke
alkarren aldamenean,
lagun herri bat bilatu eta
zu bizi zorionean
lagun jator bat hemen daukazu
behartzen zeradenean.
Enbeita
Nik banekian gertu zeundela
beti nere onerako
nik ere ez det grina txarrikan
maite zure kalterako
aldakuntzatik gauza onikan
ez dakit dan aterako
bide berri han izan dedila
bion zorionerako.