Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Anjel
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egunkari bana erosi, eta irakurriz biok zuen ofizinan aurkitzen zarete, aurrez aurre.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Manuel Sein "Xanpun"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Berri batzuak zabaldu dira
bakinatxo bat aldeta
seguru asko orain artean
hor egon dira gordeta,
nik Egin daukat eskuan eta
Xanpunek berriz Kazeta
debolazio haundiarekin
ikusitzen da pezeta.
Xanpun
Behar badegu minzatu orai
gai horretaz guk hor elkarrekin
nere aitormen bat behar zaitut
berehalaxe bai egin:
Kazeta hoiek erosten dira
bainan zer dute bada atsegin
suko dauzkat nik nahiago det
horko berririk ez jakin.
Larrañaga
Bildurraz nabil berri xelebre
hau irakurrita nago
leheno kezketan ginaden eta
orain daukagu gehiago
berri hoberik periodikuz
ez ote dute emango
lehenaz gainera guk gasolina
ez degu merke izango.
Xanpun
Egunkaria hartu ezkeroz
zor zaizkonak eman behar zaizko
bainan ote da ondo pentsatuz
hortxe zerbeit egiazko
hasten dirade berri kontatzen
eta on bezen bat dago gaizto
nere iduriko egia gutxi
eta gezurretik asko.
Larrañaga
Lehenago ere herri zahar hontan
giñan danak beharrian
zorionikan ez dago asko
gu jaio ginan lurrian,
dirutik ere arin gabiltza
eta lanetik urrian
lehenaz gainera gaur miseria
jartzen zaigu indarrian.
Xanpun
Zabal zabala irekiko dut
egun bateztik egunkaria
ikusten badut hantxen emana
titulu gisa jarria,
usten dutela gare gain eta
gurea dela Euskal Herria
bainan noiz behar dute azaldu
horren besteko berria.
Larrañaga
Irakurri dan notizitxo bat
nere gandikan igasi
pena dadukan bihotz batentzat
badago nahiko desgrazi,
gustokorikan ezer ez dago
txarretik mila notizi
horrelakuak irakutzeko
hobe da batez erosi.
Xanpun
Ba ahal dakizu zertako dutan
periodikoa erosteko
egiak eta gezur batzuek
bat besteeri josteko
batzuk badira erdi egiak
lagunduak sinisteko
bestek ez bada beharra dugu
goizetan sua pizteko.